Erabilera baldintzak

Webgune honen erabilera-baldintza orokor hauek www.bascongada.eus webgunera sartzeko eta hura erabiltzeko baldintzak arautzen dituzte. Webgunearen titularra honako hau da:

  • Titularra: EUSKALERRIAREN ADISKIDEEN ELKARTEA – REAL SOCIEDAD BASCONGADA DE LOS AMIGOS DEL PAÍS
  • IFK: G20332292
  • Helbidea: Peña y Goñi kalea · 20002 Donostia
  • Webgunea: www.bascongada.eus

Webgunearen erabiltzaileak webgunean eskaintzen diren zerbitzu eta informazio guztiak erabili aurretik erabilera-baldintza hauek irakurri eta onartu beharko ditu. Webgunera sartze hutsak edo haren eduki eta/edo zerbitzu guztiak edo zati bat erabiltzeak erabilera-baldintza orokor hauek osorik onartzea dakar.

Erabilera-baldintzak

Erabilera-baldintza orokor hauek webgunerako sarbidea eta haren erabilera arautzen dituzte, baita webgunearen bidez edo webgunean bertan, webgunearen titularrak nahiz hirugarrenek erabiltzaileen eskura jartzen dituzten edukiak eta zerbitzuak ere. Hala ere, baliteke eduki edo zerbitzu jakin batzuetara sartzea eta horiek erabiltzea baldintza espezifiko batzuen mende egotea.

Aldaketak

EUSKALERRIAREN ADISKIDEEN ELKARTEA – REAL SOCIEDAD BASCONGADA DE LOS AMIGOS DEL PAÍS erakundeak edozein unetan webgunearen erabilera-baldintza orokorrak aldatzeko eskubidea gordetzen du. Nolanahi ere, gomendatzen da erabilera-baldintza hauek aldizka kontsultatzea, aldaketak izan baititzakete.

Erabiltzailearen betebeharrak

Erabiltzaileak une oro errespetatu beharko ditu erabilera-baldintza hauetan ezarritako xedapenak. Erabiltzaileak berariaz adierazten du webgunea arduraz erabiliko duela, eta arauak ez betetzeagatik sor daitekeen edozein erantzukizun bere gain hartuko duela.

Era berean, erabiltzaileak ezingo du webgunea erabili birusak edo bestelako kode informatiko kaltegarriak, fitxategiak edo programa informatikoak transmititzeko, biltegiratzeko, zabaltzeko, sustatzeko edo banatzeko, baldin eta programa edo ekipamendu informatiko edo telekomunikazio-sistema baten funtzionamendua eten, suntsitu edo kaltetu dezaketen.

Webgunearen erantzukizuna

Erabiltzaileak badaki eta onartzen du webguneak ez duela inolako bermerik eskaintzen, ez berariazkorik ez inpliziturik, webgunean txertatutako edo haren bidez eskaintzen diren datu, eduki, informazio eta zerbitzuei dagokienez.

Legeak berariaz kontrakoa ezartzen duen kasuetan izan ezik, eta soilik legeak ezarritako neurrian, webguneak ez du bermatzen eta ez du bere gain hartzen webguneko informazioa, datuak edo zerbitzuak erabiltzeagatik sor daitezkeen kalte edo galerengatiko erantzukizunik.

Edonola ere, webguneak ez du bere gain hartuko EUSKALERRIAREN ADISKIDEEN ELKARTEA – REAL SOCIEDAD BASCONGADA DE LOS AMIGOS DEL PAÍS erakundea ez den hirugarren batek emandako informazio edo zerbitzuengatik sor daitezkeen kalteen erantzukizunik. Erantzukizun hori hirugarren hornitzaile edo laguntzaileari dagokio.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webgunean eskuragarri dauden eduki, marka, logotipo, diseinu, dokumentazio, programa informatiko edo jabetza intelektual edo industrialaren arloko legeriarekin babestu daitekeen beste edozein elementu EUSKALERRIAREN ADISKIDEEN ELKARTEA – REAL SOCIEDAD BASCONGADA DE LOS AMIGOS DEL PAÍS erakundearen edo haren legezko titularren jabetzakoak dira, eta horien gaineko eskubide guztiak berariaz erreserbatzen dira. Berariaz debekatuta dago webguneko edozein elementutara hiperestekak (linkak) sortzea, EUSKALERRIAREN ADISKIDEEN ELKARTEA – REAL SOCIEDAD BASCONGADA DE LOS AMIGOS DEL PAÍS erakundearen aldez aurreko baimenik gabe.

Edonola ere, webguneak bere eduki, informazio, datu eta zerbitzuen gaineko eskubide guztiak gordetzen ditu. Webguneak ez dio erabiltzaileari bere edukien, datuen edo zerbitzuen erabilerarako lizentziarik edo baimenik ematen, erabilera-baldintza hauetan berariaz ezarritakoaz gain.

Aplikatu beharreko legeria, jurisdikzio eskuduna eta jakinarazpenak

Erabilera-baldintza hauek Espainiako legediaren arabera arautuko eta interpretatuko dira. Edozein erreklamazio edo auzi izanez gero, Azpeitiko epaitegi eta auzitegiek izango dute eskumena. Erabiltzaileak webgunearen titular den EUSKALERRIAREN ADISKIDEEN ELKARTEA – REAL SOCIEDAD BASCONGADA DE LOS AMIGOS DEL PAÍS erakundeari egin nahi dizkion jakinarazpen, errekerimendu, eskaera edo bestelako komunikazio guztiak idatziz egin beharko dira, eta behar bezala egindakotzat joko dira honako helbide honetan jasotzen direnean: comisiongipuzkoa@bascongada.e.telefonica.net.