2014: Abuztua

3

LOIOLAKO SANTUTEGIA
Organo Erromantikoaren XXXI Nazioarteko Ikastaroa. Thomas Ospitalen organo kontzertua.
Askotariko kontzertua, inprobisazioak barne direla, europar balore berri eta nabarmenenetako
baten eskutik. Hau guztia Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen 250. urteurrena eta Musika
Hamabostaldiaren 75. urtemuga ospatzeko.

4

DONOSTIA – San Vicente eliza. – Organo Erromantikoaren XXXI Nazioarteko Ikastaroa. Ikastaroaren zuzendari den Daniel Roth, organo jolearen kontzertua. Peñafloridaren “Irten ezazu” musika lanari buruzko bariazioak joko ditu.

5

DONOSTIA – Koruko Andre Mariaren Basilika. 75. Musika Hamabostaldia. Esteban Elizondo organo jolearen kontzertua.

6

DONOSTIA – Santa Teresa Komentua – Antzinako Musika Zikloa. Diego Ares. Klabe kontzertua, “El Clave español de la Ilustración” izenburuan. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen 250. Urteurrenean, espainiar klabearen izar gazte honek ilustrazioko musikagileen ondarean barrena eramango gaitu.

6

DONOSTIA – ARTZAIN ONAREN KATEDRALA
Organo Erromantikoaren XXXI Nazioarteko Ikastaroa. Thierry Escaichen organo kontzertua.
Inprobisatzaile handia den Escaich, indarrez, originaltasunez eta maisutasunez ariko da
Artzain Onaren organo neoklasikoan, berak konposatutako obra bat barne hartzen duen programa interesgarri eta askotariko batekin. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin zer ikusi duen lanei buruz ere inprobisazio batzuk egingo ditu.

7

DONOSTIA – SAN INAZIO ELIZA
Organo Erromantikoaren XXXI Nazioarteko Ikastaroa.
San Inazio elizako Walcker organoaren mendeurrena, Ainhoa Zubillaga mezzosopranoak, Xabier
Anduaga tenorrak eta Gerardo Rifon organistak eskainiko duten aparteko kontzertu honekin
ospatuko da. Kontzertuak, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin zer ikusia duten lanak ere
barne izango ditu.

7

AZKOITIA – ANDRE MARIAREN ELIZA
Organo Erromantikoaren XXXI Nazioarteko Ikastaroa.
Parisko Kontserbatorioko irakasle eta organo-jotzaile famatuak bigarren kontzertu bat eskainiko
du Azkoitian, nazioarteko errepertorioko lanekin. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin zer
ikusi duen lanei buruz ere inprobisazio batzuk egingo ditu.

7

DEBA – Santa María eliza. Organo erromantikoaren XXXI Ikastaroa. Miren Urbieta (sopranoa), Jose Ignacio Ansorena (txistua), Koro Saez (organoa). Okasio honetarako Jose Ignacio Ansorenak Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen ohorez sortutako “ELKARREN BILA” lana estreinatuko dute.

22

BERGARA – Errekalde Jauregia. “EL CARNAVAL DEL CONDE”. Peñafloridako Kondearen antzerki komedia txiki bat eta espainiar musikagile barrokoen zenbait lan Eder, eta baita konde horrek berak osatutako beste lan batzuk ere, bateratzen dituen sainete lirikoa. Hau guztia Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen 250. Urteurrenean. Magios Ensemble taldeak antzeztua.

23

AZKOITIA – Intsausti Jauregia – “EL CARNAVAL DEL CONDE”. Peñafloridako Kondearen antzerki komedia txiki bat eta espainiar musikagile barrokoen zenbait lan Eder, eta baita konde horrek berak osatutako beste lan batzuk ere, bateratzen dituen sainete lirikoa. Hau guztia Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen 250. Urteurrenean. Magios Ensemble taldeak antzeztua.

29

AMEZKETA – San Bartolome eliza – Musika Hamabostaldiak bat egingo du Fernando Amezketarra, euskal herri-kulturaren baitako pertsonaia argiaren jaiotzaren 250. Urteurrena gogoratzeko ospakizunarekin. EAEko 250. urteurrena uztartuaz Oxinaga, Larrañaga, eta Peñaflorida Kondearen musika lanak joko dituzte.