{"id":95,"date":"2014-05-19T13:18:56","date_gmt":"2014-05-19T11:18:56","guid":{"rendered":"https:\/\/bascongada.eus\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-arteak\/"},"modified":"2014-05-19T13:18:56","modified_gmt":"2014-05-19T11:18:56","slug":"euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-arteak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-arteak\/","title":{"rendered":"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Arteak"},"content":{"rendered":"<p class=\"autor\">&nbsp;JUAN LUIS BLANCO MOZO<br \/>Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerarioa<\/p>\n<p>Ilustrazioaren abentura hasi zenetik, arte ederrek garrantzi handia izan zuten Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen hezkuntza-proiektuan. Arte ederren artean, marrazkigintza egokitzen zen hobekien Elkartearen sortzaileen espiritu pragmatikora eta zientzia baliagarriekiko joera bizira. Marrazkigintza ez zuten diziplina estetika hustzat hartzen. Alderantziz, ezinbestekotzat hartzen zuten arte mekanikoak perfekzionatzeko; are gehiago, edozein ogibideren oinarrizko gramatikatzat hartzen zuten, Pedro Rodr\u00edguez de Campomanesek Discurso sobre el fomento de la industria popular (Madril, 1774) delakoan adierazitako printzipioen arabera. Marrazkigintza Lehen Hezkuntzan sartu zuten; Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Loiolan, Bergaran, Gasteizen, Bilbon eta Donostian zabaldutako letras menores delakoetako eskoletan, hain zuzen. Marrazkia oinarrizko ikasgai bat zen merkataritzako eta artisautzako lanbide-jarduerak garatzeko. Bergarako Errege Mintegiaren ikasketa-planean ere leku garrantzitsua izan zuen.<\/p>\n<p>Edonola ere, Elkarteak 1774an Gasteizen, Bergaran eta Bilbon zabaldutako marrazkigintza-eskoletan izan zuen garrantzi handien diziplina horrek. Ikastetxe horien eratze-prozesuaren oinarrian daude, batetik, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako hezkuntza-eredua \u2014akademia horretan, marrazkigintza zen arte nobleen funtsa\u2014, eta, bestetik, ilustratuek, Campomanesek esandakorekin bat, artisauei prestakuntza egokia ematearren egindako ahalegina. Faktore ekonomiko horren osagarri, alderdi estetikoen balioespenak biziki aberastu zuen eskola horietan eskainitako hezkuntza.<\/p>\n<p>Modu mugatuagoan bada ere, arkitekturak bere lekua izan zuen proiektu ilustratuan. Elkartearen sortze-programan aipatzen da; hau da, Ensayo de la Sociedad Bascongada delakoan (Gasteiz, 1768). Arkitektura zibilari buruzko atal batean, Jos\u00e9 Mar\u00eda Aguirre Ort\u00e9s de Velascok, Montehermosoko V. markesak, idatzitako Discurso sobre la comodidad de las casas, que procede de su distribuci\u00f3n exterior e interior tratatua argitaratu zen. Tratatu hori arretaz egindako ikerlan bat da, etxebizitza burges familiabakarraren arazoari buruzkoa, eta bi zati ditu. Lehenengo zatian, kokalekuari, barne-antolamenduari eta barne- eta kanpo-komunikazioari lotutako arazoak aztertzen dira. Bigarren zatian, berriz, etxebizitzaren gelak eta barneak aztertzen dira, xehetasun handiagoz. Zati horretan, aipatzekoa da eskaileraren arazoari buruzko atala. Tratatu horrek agerian jartzen du zer-nolako prestakuntza bikaina zuen egileak, zenbat zekien arkitekturaren teoriari buruz \u2014Vitruvio eta Laugier abadea aipatzen ditu, bai eta Palladio eta frai Lorenzo de San Nicol\u00e1s ere\u2014 eta zenbat zekien hizpide zuen errealitateaz; batik bat, Frantziako eta Italiako etxe-arkitekturaz, eta, hein txikiagoan baina ez garrantzi gutxiagorekin, Britainia Handiko eta Holandako etxe-arkitekturaz.<\/p>\n<p>Gainerakoan, arkitektura zibilak eta militarrak, bai eta marrazkigintzak eta matematikak ere, beren lekua izan zuten Bergarako Mintegiaren ikasketa-planean. Edonola ere, arkitekturari lotutako gaiak prestakuntzaren zati bat baino ez ziren; helburua ez zen arkitektoak heztea.<\/p>\n<p>Elkarteak zientzia baliagarrien alde egin zuen, eta garrantzi berezia eman zion grabatugintzari, jakin baitzekien diziplina hori oso baliagarria dela jakintza zientifikoak eta teknikoak zabaltzeko. San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako grabatzaile ugari izan ziren Elkartearen irakasle bazkide: Akademiak 1752an Parisera arte-teknika hori ikastera bidalitako lau barneko ikasleak, zehazki, Tom\u00e1s L\u00f3pez (1772), erregearen geografoa, Juan de la Cruz Cano Olmedilla (1774), Alfonso Cruzado (1775) eta Manuel Salvador Carmona (1775); Tom\u00e1s Francisco Prieto (1778), Akademia horretako grabatugintzako irakaslea eta Espainiako eta Indietako txanpon-etxe guztien grabatzaile nagusia; Francisco Asensio y Mejorada (1776), Francisco Javier de Santiago Palomaresen Arte de escribir laneko irudien grabatzailea; eta Ger\u00f3nimo Antonio Gil (1793), Mexikoko txanpon-etxeko lehenengo grabatzailea eta Espainia Berriko San Karlosen Errege Akademiako zuzendari nagusia. Horien guztien artean, nabarmentzekoa da Manuel Salvador Carmona. Izan ere, hark egin zuen Elkartearen logotipoaren irudia, hots, hiru esku batu eta &#8220;Irurak bat&#8221; delakoa, eta Luis Paret margolariak egindako Pe\u00f1afloridako kondearen erretratuaren grabatua.<\/p>\n<p>Montehermosoko V. markesa izan zen Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen eta San Fernandoko Akademiaren arteko lotura nagusia. Markesa meritu oneko akademikoa izan zen akademia horretan 1756tik, pinturagatik. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Bergaran 1773ko irailean egindako Batzar Nagusietan, erabaki zuten bazkide ospetsuenen erretratuen galeria bat sortzea eta erretratu horiek probintzia bakoitzeko biltzar-etxean jartzea. Denborarekin, ideia hezurmamitu eta erabaki zuten erretratuak Bergarako Errege Mintegian jartzea, &#8220;abertzaleen aretoan&#8221;. Elkarteko lehenengo sortzaileak eta babesleak zendu ahala, haien erretratuak areto horretan jartzen saiatu ziren, margolari bati hilondoko erretratu bat egiteko eskatuz edo hildakoaren familiaren esku zegoen erretratu bat eskuratuz. Horixe gertatu zen Nicol\u00e1s de Arriquibarren erretratuarekin: haren arrebak eman zuen, 1780an. Badakigu 1782an Ambrosio de Meaberen erretratua egiteko eskatu zutela; urtebete geroago, Gonz\u00e1lez de Castej\u00f3n markesarena; 1792an, Castillejosko markes Francisco de Laguradiarena; eta, Montehermosok Lorenzo del Prestamerori idatzitako gutun baten arabera, Madrilen, 1792. urteko lehenengo hilabeteetan, Pe\u00f1afloridako kondearen erretratua margotu zen. Baliteke Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen bildumakoak izatea Valdeliriosko markesaren margolana, Carnicerok egindako Narrosen erretratua \u2014erretratuan iradokitzen da Bergarako laborategiko zuzendari zela\u2014 eta, agian, gaur egun kontserbatzen diren Eugenio de Llagunoren hiru erretratuetako bat.<\/p>\n<p>Margolaritzari buruzko berri horiez gainera, 1783an, Elkarteak Montehermosori mandatua eman zion Madrilen Karlos III.aren bustoa Genovako marmolarekin eta esku onenarekin egiteko norbait kontratatzeko. Aukeratutako artista Robert Michel izan bide zen, erregearen eskultorea eta San Fernandoko Akademiako eskulturako zuzendaria. Agian busto hori da 1792an, Montehermosok eta Lorenzo Prestamerok idatzitako Gu\u00eda de forasteros en Vitoria delakoaren arabera, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Gasteizko egoitzan zegoena.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p class=\"autor\">&nbsp;JUAN LUIS BLANCO MOZO<br \/>Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerarioa<\/p>\n<p>Ilustrazioaren abentura hasi zenetik, arte ederrek garrantzi handia izan zuten Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen hezkuntza-proiektuan. Arte ederren artean, marrazkigintza egokitzen zen hobekien Elkartearen sortzaileen espiritu pragmatikora eta zientzia baliagarriekiko joera bizira. Marrazkigintza ez zuten diziplina estetika hustzat hartzen. Alderantziz, ezinbestekotzat hartzen zuten arte mekanikoak perfekzionatzeko; are gehiago, edozein ogibideren oinarrizko gramatikatzat hartzen zuten, Pedro Rodr\u00edguez de Campomanesek Discurso sobre el fomento de la industria popular (Madril, 1774) delakoan adierazitako printzipioen arabera. Marrazkigintza Lehen Hezkuntzan sartu zuten; Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Loiolan, Bergaran, Gasteizen, Bilbon eta Donostian zabaldutako letras menores delakoetako eskoletan, hain zuzen. Marrazkia oinarrizko ikasgai bat zen merkataritzako eta artisautzako lanbide-jarduerak garatzeko. Bergarako Errege Mintegiaren ikasketa-planean ere leku garrantzitsua izan zuen.<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":0,"comment_status":"","ping_status":"","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[15],"tags":[],"class_list":["post-95","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-eu-historia"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.1 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Arteak - Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-arteak\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Arteak - Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"&nbsp;JUAN LUIS BLANCO MOZOEuskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerarioa Ilustrazioaren abentura hasi zenetik, arte ederrek garrantzi handia izan zuten Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen hezkuntza-proiektuan. Arte ederren artean, marrazkigintza egokitzen zen hobekien Elkartearen sortzaileen espiritu pragmatikora eta zientzia baliagarriekiko joera bizira. Marrazkigintza ez zuten diziplina estetika hustzat hartzen. Alderantziz, ezinbestekotzat hartzen zuten arte mekanikoak perfekzionatzeko; are gehiago, edozein ogibideren oinarrizko gramatikatzat hartzen zuten, Pedro Rodr\u00edguez de Campomanesek Discurso sobre el fomento de la industria popular (Madril, 1774) delakoan adierazitako printzipioen arabera. Marrazkigintza Lehen Hezkuntzan sartu zuten; Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Loiolan, Bergaran, Gasteizen, Bilbon eta Donostian zabaldutako letras menores delakoetako eskoletan, hain zuzen. Marrazkia oinarrizko ikasgai bat zen merkataritzako eta artisautzako lanbide-jarduerak garatzeko. Bergarako Errege Mintegiaren ikasketa-planean ere leku garrantzitsua izan zuen.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-arteak\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2014-05-19T11:18:56+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Super User\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"JUAN LUIS BLANCO MOZO\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-arteak\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-arteak\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Super User\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/217e3b3a0a9e476f970c405b6f5769c9\"},\"headline\":\"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Arteak\",\"datePublished\":\"2014-05-19T11:18:56+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-arteak\\\/\"},\"wordCount\":774,\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"articleSection\":[\"Historia\"],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-arteak\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-arteak\\\/\",\"name\":\"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Arteak - Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2014-05-19T11:18:56+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-arteak\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-arteak\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-arteak\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Elkartea\",\"item\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/category\\\/eu-elkartea\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":3,\"name\":\"Historia\",\"item\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/category\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":4,\"name\":\"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Arteak\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds\",\"description\":\"\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds\",\"url\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/06\\\/logo.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/06\\\/logo.png\",\"width\":387,\"height\":79,\"caption\":\"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/217e3b3a0a9e476f970c405b6f5769c9\",\"name\":\"Super User\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Arteak - Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-arteak\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Arteak - Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds","og_description":"&nbsp;JUAN LUIS BLANCO MOZOEuskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerarioa Ilustrazioaren abentura hasi zenetik, arte ederrek garrantzi handia izan zuten Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen hezkuntza-proiektuan. Arte ederren artean, marrazkigintza egokitzen zen hobekien Elkartearen sortzaileen espiritu pragmatikora eta zientzia baliagarriekiko joera bizira. Marrazkigintza ez zuten diziplina estetika hustzat hartzen. Alderantziz, ezinbestekotzat hartzen zuten arte mekanikoak perfekzionatzeko; are gehiago, edozein ogibideren oinarrizko gramatikatzat hartzen zuten, Pedro Rodr\u00edguez de Campomanesek Discurso sobre el fomento de la industria popular (Madril, 1774) delakoan adierazitako printzipioen arabera. Marrazkigintza Lehen Hezkuntzan sartu zuten; Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Loiolan, Bergaran, Gasteizen, Bilbon eta Donostian zabaldutako letras menores delakoetako eskoletan, hain zuzen. Marrazkia oinarrizko ikasgai bat zen merkataritzako eta artisautzako lanbide-jarduerak garatzeko. Bergarako Errege Mintegiaren ikasketa-planean ere leku garrantzitsua izan zuen.","og_url":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-arteak\/","og_site_name":"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds","article_published_time":"2014-05-19T11:18:56+00:00","author":"Super User","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"JUAN LUIS BLANCO MOZO","Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-arteak\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-arteak\/"},"author":{"name":"Super User","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#\/schema\/person\/217e3b3a0a9e476f970c405b6f5769c9"},"headline":"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Arteak","datePublished":"2014-05-19T11:18:56+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-arteak\/"},"wordCount":774,"publisher":{"@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#organization"},"articleSection":["Historia"],"inLanguage":"eu"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-arteak\/","url":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-arteak\/","name":"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Arteak - Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds","isPartOf":{"@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2014-05-19T11:18:56+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-arteak\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-arteak\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-arteak\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Elkartea","item":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/category\/eu-elkartea\/"},{"@type":"ListItem","position":3,"name":"Historia","item":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/category\/eu-elkartea\/eu-historia\/"},{"@type":"ListItem","position":4,"name":"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Arteak"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/","name":"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds","description":"","publisher":{"@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#organization"},"potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#organization","name":"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds","url":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/bascongada.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/06\/logo.png","contentUrl":"https:\/\/bascongada.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/06\/logo.png","width":387,"height":79,"caption":"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds"},"image":{"@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#\/schema\/person\/217e3b3a0a9e476f970c405b6f5769c9","name":"Super User"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/95","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=95"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/95\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=95"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=95"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=95"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}