{"id":85,"date":"2014-05-19T11:44:00","date_gmt":"2014-05-19T09:44:00","guid":{"rendered":"https:\/\/bascongada.eus\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-bergarako-real-seminario-patriotico-bascongado-delakoa\/"},"modified":"2014-05-19T11:44:00","modified_gmt":"2014-05-19T09:44:00","slug":"euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-bergarako-real-seminario-patriotico-bascongado-delakoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-bergarako-real-seminario-patriotico-bascongado-delakoa\/","title":{"rendered":"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Bergarako Real Seminario Patri\u00f3tico Bascongado delakoa"},"content":{"rendered":"<p class=\"autor\">IN\u00c9S PELL\u00d3N GONZ\u00c1LEZ<br \/>Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerarioa<\/p>\n<h3>Bergarako Mintegia XVIII. Mendean<\/h3>\n<p>Bergarako Mintegia lehenengo aldiz ikusten duenari irudituko zaio, zalantzarik gabe, eraikin paregabe baten aurrean dagoela. Irudipen hori eraikinaren hormek baiezta lezakete. Hormek, hitz egin ahalko balute, esango lukete lehen mailako irakaskuntza -eta ikerketa- zentro baten aterpe izan zirela eta zentro hori aitzindari izan zela bertan irakatsi ziren diziplina zientifiko eta teknikoetan. Zentro gogoangarri horren bultzatzaile nagusia Xavier Maria de Munibe eta Idi\u00e1quez (1729-1785) izan zen, Pe\u00f1afloridako zortzigarren kondea. Beste zaldun prokuradore batzuekin batera, elkarte bat sortu zuen, Europan garai hartan zeuden zientzia-akademien ereduaren arabera. Elkartea 1764ko abenduaren 24an sortu zen, formalki. Erregearen babesa jaso zuenean, Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds &#8211; Euskalerriaren Adiskideen Elkartea (EAE), izena hartu zuen. Mota horretako lehenengo erakundea izan zen, eta interes handia piztu zuen bere garaikideen artean.<\/p>\n<p>Elkartearen irakaskuntza-proiektua gauzatu zenean, eraikin zoragarri bat hartu zuten irakastegitzat. Eraikina jesuitena izan zen, eta Elkarteari eman zioten, Jesusen Konpainia Espainiatik egotzi zutenean. 1777tik aurrera, Real Seminario Patri\u00f3tico Bascongado (Bergarako Errege Mintegi Abertzalea) izena hartu zuen, eta, nahiz eta Mintegi izena izan, garai hartan ez zen erlijio-ikasketarik egiten han; beste goi-mailako ikasketa batzuk egiteko beharrezko hezkuntza eskaintzen zen, bai eta ikasleei prestakuntza integrala emateko mota orotako ikasketak ere.<\/p>\n<p>1777ko irailean, Estatuan ezarritako lehenengo bi katedrak sortu zituzten bertan: kimikakoa eta mineralogiakoa. Egia da Almadeneko Meatze Eskola hilabete batzuk lehenago sortu zela (1777ko uztailaren 14ko Errege Aginduaren bidez), baina, eskola horren ikasketa-planaren arabera, ez zuten asmorik katedra horiek sortzeko. Bi katedra horien sorrerak zerikusia izan zuen espioitza-misio zientifiko eta militar batekin. Misio horrek Elkartearen kideen laguntza jaso zuen, eta une bikain bat izan zuen, 1783an Juan Jose (1754-1796) eta Fausto (1755-1833) Elhuyar anaiek Bergaran wolframioa isolatu zutenean. Edonola ere, ez dezagun ahaztu Bergaran beste hainbat mugarri zientifiko lortu zirela. Esate baterako: platino-meak baliatuz platinoa malgutzea lortu zuten Fran\u00e7ois Chabaneau fisikako, frantses hizkuntzako eta mineralogiako irakasleak (1754-1842), lehenbizi, eta Anders Nicolaus Thunborg mineralogiako irakasleak (1747-1795), gero; teknika berritzaileak jarri zituzten abian herrialdearen industria sustatzeko; Fausto Elhuyarrek hainbat lan egin zituen metalurgiaren gainean; Louis Proust kimikariak (1754-1826) hainbat motatako ikerketa kimikoak egin zituen, eta, besteak beste, ura aztertu zuen hainbat iturri eta iturburutan; bestelako jardunbide batzuk bultzatu zituzten nekazaritzan eta abeltzaintzan; Ger\u00f3nimo Masek (?-1804) maila handiko matematikako ikasketak irakatsi zituen; abian jarri zituzten nautikako ikasketak (horretarako, hainbat sari eman zituzten); eta hainbat motatako medikuntza-ikerketak egin zituzten (aipatzekoa da baztanga inokulatzeko kanpaina). Horretaz gainera, Louis Proustek ohorezko aipamen bat merezi du; izan ere, &#8220;laborategi perfektu bat&#8221; ezarri zuen Bergaran, bere eskolak emateko eta analisi kimikoak egiteko. Laborategia Zabala etxean zegoen, Mintegitik gertu, eta, 1779ko maiatzaren 20an, Estatu osoan irakatsi zen lehenengo kimikako eskola irakatsi zen bertan, kimika diziplina akademiko beregaintzat hartuta.<\/p>\n<p>Karlos III.a erregea 1788an zendu zen, eta Karlos IV.ak (1748-1819) haren lekua hartu zuen. Karlos IV.a errege zenean gertatu ziren Frantziako Iraultza eta Konbentzioaren aurkako Gerra deritzona. Soldadu frantsesak Gipuzkoan sartzearekin batera, Mintegiko pertsonak sakabanatu egin ziren. Hortaz, 1794tik aurrera, Mintegian egiten ziren jarduerak bertan behera gelditu ziren, baina ez betiko. Duela gutxira arte uste zen tropa frantsesek Mintegia arpilatu zutela eta suntsitu egin zituztela, besteak beste, laborategiko materialak, baina, gaur egun, frogatu da ez zelako halakorik gertatu. Zabala etxeko kimika-laborategiko lanabesek osorik iraun zuten gerran zehar, eta, 1800. urtean, eraikin nagusira eraman zituzten. 1798ko urtarrilerako dagoeneko hasiak ziren eskolak ematen eraikin horretan.<\/p>\n<h3>Irakaskuntza-jarduera berriz abiatu zen XIX. mendean, eta aurrera jarraitu zuen XX. Mendean<\/h3>\n<p>XIX. mendeko gorabeheren ondorioz, Mintegiari &#8220;Real Seminario de Nobles&#8221; izena eman zitzaion 1804an, eta &#8220;Liceo Vascongado&#8221;, Jose Bonaparteren gobernuak iraun zuen bitartean, eta berriz ere &#8220;Real Seminario de Nobles&#8221;, Independentziaren Gerra amaitu zenean. Hirurteko liberalaren erdialdean (1820-1823), Mintegiak &#8220;bigarren hezkuntzarako probintziako unibertsitatearen&#8221; kategoria eskuratu zuen, eta bigarren hezkuntzako Gipuzkoako lehenengo ikastetxe ofiziala bilakatu zen, eta, 1823an, berriro hartu zuen &#8220;Real Seminario de Nobles&#8221; izena. Lehen Karlistaldian (1833-1839), militarrek Mintegia okupatu zuten; dena den, 1840an, berriro hasi ziren eskolak ematen. 1845ean, beste etapa bikain bat hasi zen. Izan ere, &#8220;Bigarren Hezkuntzako Goi Mailako Gipuzkoako Institutu&#8221; izendatu zuten. Institutu horretan, Estatuko institutu gehienetan irakatsi ezin ziren titulazioak irakatsi zituzten.<\/p>\n<p>1848an, Mintegiko arduradunek hezkuntza-eskaintza zabaldu zuten, Matematikako Eskola Berezia eta Merkataritza Eskola sortuz. Eskola horien bidez, goi-mailako hautazko karrerak egiteko prestatzeko ikasketak ofizialdu ziren. Bi urte geroago, 1850ean, Industria Eskola sortu zuten. Estatuan sortutako hiru industria-eskoletako bat izan zen (beste biak Bartzelonan eta Sevillan sortu zituzten). Eskola horiek gaur egungo industria-ingeniarien eskolen aitzindari dira. Mintegiari &#8220;Real Seminario Cient\u00edfico Industrial de Vergara&#8221; izena eman zioten 1851n. Mintegiak sail hauek zituen: Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntzako Institutua, Matematikako Eskola Berezia, Merkataritza Eskola, Industria Eskola eta Hainbat Arlotako Irakaskuntza. Sail horietan irakatsitako jakintza zinez modernoa eta maila gorenekoa zen, eta, horregatik, XVIII. mendean bezala, penintsulako ia leku guztietako ikasleak joan ziren Mintegira, bai eta Europako herrialde batzuetakoak eta itsasoz bestaldeko lurralde batzuetakoak ere, hala nola Ameriketakoak eta Filipinetakoak. Tamalez, zailtasun ekonomikoak zirela-eta, 1861ean Industria Eskola itxi zuten. Hortaz, Mintegian, ikasketa hauek soilik egin zitezkeen: Probintzia Institutuarenak eta Barneko Ikasleen Eskolarenak. Edonola ere, diru-laguntzarik gabe bada ere, Estatuko hautazko karrera zibilak eta militarrak egiteko bide ematen zuten ikasketek aurrera jarraitu zuten, bai eta merkataritza-ikasketek ere. Bigarren Karlistaldian (1873-1876), Karlos erregegaiaren tropek Mintegia okupatu zuten, eta, hori dela eta, Gipuzkoako Institutua Donostiara eraman zuten. Gaur egun ere, hantxe dago. Mintegiko irakaskuntza-jarduera bertan behera gelditu zen, harik eta, 1880an, Mintegia Dominikarrei utzi zieten arte, bertan ikastetxe bat ezartzeko baldintzapean. Dominikarrek halako moduz suspertu zuten Mintegia, non, Mintegiaren ospeari esker, Bergarak berriro lortu baitzuen lehengo nagusitasuna. Izan ere, Dominikarren ustez, zientzia-jarduera zen hezkuntzaren giltzarrietako bat. Kabinete guztiak handitu zituzten; batez ere, natur zientziena eta zoologia-bildumarena. Izan ere, zuzendaria Darwinen teorien aditua zen, nahiz eta erlijio-ordena bateko kide izan. Ondare zinez baliotsu hori galdu egin zen ia, gutxi batzuk une jakin batean izan zuten utzikeriaren erruz, baina, zorionez, patuaren esku utzitako material guztia ikertzeko, identifikatzeko, zaharberritzeko eta kontserbatzeko lan ikaragarriari ekitea erabaki zuen udalbatzak 1992an. 3.012 pieza zinez baliotsu eta paregabeok izugarrizko garrantzia dute etorkizunari begira. Besteak beste, 1772ko dilatometro bat eta &#8220;euskal balea&#8221; baten (Eubalaena glacialis) eskeleto osoa daude balio handiko pieza horien artean.<\/p>\n<p>Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta haren Mintegiaren historiaren protagonistek lan handia, gogorra eta bikaina egin zuten. Haien emaitzak agerian daude. Haien ahaleginen bidez, fruitu liluragarriak lortu zituzten. Ahalegin horiek eredugarri dira bizitzaren beste alderdi batzuetan. Ongi egindako lanaren balioa, ahaleginak berekin dakarren ordaina, emandako hitzaren eta ohorearen garrantzia eta konpromisoekiko erantzukizuna; horra pertsona horiengandik ikas ditzakegun balioetako batzuk. Haiei esker, &#8220;erraldoien sorbalden&#8221; gainean egongo gara (horixe esan zuen Bernardo de Chartresek), euskarri bikain batzuetara igoko gara, eta, handik, gehiago eta urrunago ikusi eta etorkizun hobea prestatu ahalko dugu. Iragan horren distirak argitu behar du gure etorkizuna. Behartuta gaude jakintza hori gure garaikideei eta, are gehiago, gure ondorengoei transmititzera. Gure erantzukizuna da jakintza hori ez ahaztea.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h6><em>Bibliografia:<\/em><\/h6>\n<hr \/>\n<h6>CABALLER, M.C. \/ LLOMBART, J. \/ PELL\u00d3N, I. (2001) La Escuela Industrial de Bergara (1851-1861). Donostia-San Sebasti\u00e1n, Colegio Oficial de Ingenieros Industriales de Gipuzkoa.<br \/>FELIPE Y LORENZO, E. de (1993) &#8220;Los cien nombres del Seminario de Bergara (1776-1783). Lecci\u00f3n de ingreso en la RSBAP&#8221; Nuevos Extractos de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds. Suplemento n\u00ba 6-G del Bolet\u00edn de la RSBAP. Donostia-San Sebasti\u00e1n, RSBAP.<br \/>GAGO, R. \/ PELL\u00d3N, I. (1994) Historia de las c\u00e1tedras de Qu\u00edmica y Mineralog\u00eda de Bergara a finales del siglo XVIII. Bergara, Ayuntamiento de Bergara.<br \/>GU\u00cdA (2010) Gu\u00eda del Real Seminario de Bergara. \u00danico, valioso, mirando al futuro. Gu\u00eda del Real Seminario de Bergara. Bergara, Ayuntamiento de Bergara.<br \/>IB\u00c1\u00d1EZ RODR\u00cdGUEZ, S. (ed.) (2002) La proyecci\u00f3n mundial de los hermanos Delhuyar en el campo de la ciencia y la econom\u00eda. Logro\u00f1o, Universidad de La Rioja.<br \/>LARRA\u00d1AGA, K. (1991) Las Manifestaciones del hecho ilustrado en Bergara. Bergara, Bergarako Udala, L.G. 1991.<br \/>LLOMBART, J. (2002) &#8220;Presencias cient\u00edfico-t\u00e9cnicas extranjeras en los Extractos (1771-1793) de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del Pa\u00eds&#8221;. En: A. Despy-Meyer (Ed.) Institutions and Societies for Teaching, Research and Popularisation. De Diversis Artibus Collection de Travaux de l&#8217;Academie Internationale d&#8217;Histoire des Sciences\/Collection of Studies from the International Academy of the History of Science Tome 62 (N. S. 25), Proceedings of the XXth International Congress of History of Science, Volume XIX. Turnhout (Belgium), Brepols Publishers, 307-316.<br \/>PELL\u00d3N, I. (2013) &#8220;De wolframio a tungsteno. Reflexiones en el 230 aniversario de su aislamiento por Juan Jos\u00e9 y Fausto Delhuyar&#8221;, Tierra y Tecnolog\u00eda, n\u00ba 43, http:\/\/www.icog.es\/TyT\/index.php\/2013\/08\/de-wolframio-a-tungsteno\/, visitada el 09.11.2013.<br \/>RECARTE BARRIOLA, M. T. (1990) Ilustraci\u00f3n vasca y renovaci\u00f3n educativa: La Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds. Publicaciones Universidad Pontificia de Salamanca. RSBAP. Salamanca.<br \/>ROM\u00c1N POLO, P. (2000) Los hermanos Delhuyar, la Bascongada y el wolframio. Bilbao, RSBAP, Comisi\u00f3n de Bizkaia.<br \/>SERRANO MART\u00cdN, J. (2009) Jos\u00e9 Mar\u00eda de Odriozola y O\u00f1ativia 1782-1864. De las Bellas artes, a las ciencias matem\u00e1ticas y f\u00edsicas. Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds.<br \/>SILV\u00c1N L\u00d3PEZ-ALMOGUERA, L. (1985) &#8220;La Real Sociedad Bascongada de Amigos del Pa\u00eds y el Real Seminario Patri\u00f3tico Bascongado de Bergara&#8221;. En: Historia del Pa\u00eds Vasco, siglo XVIII. Bilbao, Universidad de Deusto, 175-190.<br \/>TELLECHEA ID\u00cdGORAS, J. I. (1987) La Ilustraci\u00f3n vasca. Cartas de Xavier Mar\u00eda de Munibe, Conde de Pe\u00f1aflorida, a Pedro Jacinto de \u00c1lava. Edici\u00f3n, introducci\u00f3n, notas e \u00edndices por J. I. Tellechea Id\u00edgoras. Vitoria, Parlamento Vasco.<br \/>TORALES PACHECO, J. M. C. (2001) Ilustrados en la Nueva Espa\u00f1a. Los socios de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds. Universidad Iberoamericana, Departamento de Historia. RSBAP. Colegio de San Ignacio de Loyola Vizca\u00ednas, I.A.P. M\u00e9xico, D. F.<\/h6>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p class=\"autor\">IN\u00c9S PELL\u00d3N GONZ\u00c1LEZ<br \/>Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerarioa<\/p>\n<h3>Bergarako Mintegia XVIII. Mendean<\/h3>\n<p>Bergarako Mintegia lehenengo aldiz ikusten duenari irudituko zaio, zalantzarik gabe, eraikin paregabe baten aurrean dagoela. Irudipen hori eraikinaren hormek baiezta lezakete. Hormek, hitz egin ahalko balute, esango lukete lehen mailako irakaskuntza -eta ikerketa- zentro baten aterpe izan zirela eta zentro hori aitzindari izan zela bertan irakatsi ziren diziplina zientifiko eta teknikoetan. Zentro gogoangarri horren bultzatzaile nagusia Xavier Maria de Munibe eta Idi\u00e1quez (1729-1785) izan zen, Pe\u00f1afloridako zortzigarren kondea. Beste zaldun prokuradore batzuekin batera, elkarte bat sortu zuen, Europan garai hartan zeuden zientzia-akademien ereduaren arabera. Elkartea 1764ko abenduaren 24an sortu zen, formalki. Erregearen babesa jaso zuenean, Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds &#8211; Euskalerriaren Adiskideen Elkartea (EAE), izena hartu zuen. Mota horretako lehenengo erakundea izan zen, eta interes handia piztu zuen bere garaikideen artean.<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":0,"comment_status":"","ping_status":"","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[15],"tags":[],"class_list":["post-85","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-eu-historia"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.1 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Bergarako Real Seminario Patri\u00f3tico Bascongado delakoa - Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-bergarako-real-seminario-patriotico-bascongado-delakoa\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Bergarako Real Seminario Patri\u00f3tico Bascongado delakoa - Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"IN\u00c9S PELL\u00d3N GONZ\u00c1LEZEuskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerarioa Bergarako Mintegia XVIII. Mendean Bergarako Mintegia lehenengo aldiz ikusten duenari irudituko zaio, zalantzarik gabe, eraikin paregabe baten aurrean dagoela. Irudipen hori eraikinaren hormek baiezta lezakete. Hormek, hitz egin ahalko balute, esango lukete lehen mailako irakaskuntza -eta ikerketa- zentro baten aterpe izan zirela eta zentro hori aitzindari izan zela bertan irakatsi ziren diziplina zientifiko eta teknikoetan. Zentro gogoangarri horren bultzatzaile nagusia Xavier Maria de Munibe eta Idi\u00e1quez (1729-1785) izan zen, Pe\u00f1afloridako zortzigarren kondea. Beste zaldun prokuradore batzuekin batera, elkarte bat sortu zuen, Europan garai hartan zeuden zientzia-akademien ereduaren arabera. Elkartea 1764ko abenduaren 24an sortu zen, formalki. Erregearen babesa jaso zuenean, Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds - Euskalerriaren Adiskideen Elkartea (EAE), izena hartu zuen. Mota horretako lehenengo erakundea izan zen, eta interes handia piztu zuen bere garaikideen artean.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-bergarako-real-seminario-patriotico-bascongado-delakoa\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2014-05-19T09:44:00+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Super User\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"IN\u00c9S PELL\u00d3N\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-bergarako-real-seminario-patriotico-bascongado-delakoa\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-bergarako-real-seminario-patriotico-bascongado-delakoa\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Super User\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/217e3b3a0a9e476f970c405b6f5769c9\"},\"headline\":\"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Bergarako Real Seminario Patri\u00f3tico Bascongado delakoa\",\"datePublished\":\"2014-05-19T09:44:00+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-bergarako-real-seminario-patriotico-bascongado-delakoa\\\/\"},\"wordCount\":1612,\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"articleSection\":[\"Historia\"],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-bergarako-real-seminario-patriotico-bascongado-delakoa\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-bergarako-real-seminario-patriotico-bascongado-delakoa\\\/\",\"name\":\"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Bergarako Real Seminario Patri\u00f3tico Bascongado delakoa - Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2014-05-19T09:44:00+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-bergarako-real-seminario-patriotico-bascongado-delakoa\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-bergarako-real-seminario-patriotico-bascongado-delakoa\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-bergarako-real-seminario-patriotico-bascongado-delakoa\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Elkartea\",\"item\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/category\\\/eu-elkartea\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":3,\"name\":\"Historia\",\"item\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/category\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":4,\"name\":\"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Bergarako Real Seminario Patri\u00f3tico Bascongado delakoa\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds\",\"description\":\"\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds\",\"url\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/06\\\/logo.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/06\\\/logo.png\",\"width\":387,\"height\":79,\"caption\":\"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/217e3b3a0a9e476f970c405b6f5769c9\",\"name\":\"Super User\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Bergarako Real Seminario Patri\u00f3tico Bascongado delakoa - Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-bergarako-real-seminario-patriotico-bascongado-delakoa\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Bergarako Real Seminario Patri\u00f3tico Bascongado delakoa - Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds","og_description":"IN\u00c9S PELL\u00d3N GONZ\u00c1LEZEuskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerarioa Bergarako Mintegia XVIII. Mendean Bergarako Mintegia lehenengo aldiz ikusten duenari irudituko zaio, zalantzarik gabe, eraikin paregabe baten aurrean dagoela. Irudipen hori eraikinaren hormek baiezta lezakete. Hormek, hitz egin ahalko balute, esango lukete lehen mailako irakaskuntza -eta ikerketa- zentro baten aterpe izan zirela eta zentro hori aitzindari izan zela bertan irakatsi ziren diziplina zientifiko eta teknikoetan. Zentro gogoangarri horren bultzatzaile nagusia Xavier Maria de Munibe eta Idi\u00e1quez (1729-1785) izan zen, Pe\u00f1afloridako zortzigarren kondea. Beste zaldun prokuradore batzuekin batera, elkarte bat sortu zuen, Europan garai hartan zeuden zientzia-akademien ereduaren arabera. Elkartea 1764ko abenduaren 24an sortu zen, formalki. Erregearen babesa jaso zuenean, Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds - Euskalerriaren Adiskideen Elkartea (EAE), izena hartu zuen. Mota horretako lehenengo erakundea izan zen, eta interes handia piztu zuen bere garaikideen artean.","og_url":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-bergarako-real-seminario-patriotico-bascongado-delakoa\/","og_site_name":"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds","article_published_time":"2014-05-19T09:44:00+00:00","author":"Super User","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"IN\u00c9S PELL\u00d3N","Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-bergarako-real-seminario-patriotico-bascongado-delakoa\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-bergarako-real-seminario-patriotico-bascongado-delakoa\/"},"author":{"name":"Super User","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#\/schema\/person\/217e3b3a0a9e476f970c405b6f5769c9"},"headline":"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Bergarako Real Seminario Patri\u00f3tico Bascongado delakoa","datePublished":"2014-05-19T09:44:00+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-bergarako-real-seminario-patriotico-bascongado-delakoa\/"},"wordCount":1612,"publisher":{"@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#organization"},"articleSection":["Historia"],"inLanguage":"eu"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-bergarako-real-seminario-patriotico-bascongado-delakoa\/","url":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-bergarako-real-seminario-patriotico-bascongado-delakoa\/","name":"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Bergarako Real Seminario Patri\u00f3tico Bascongado delakoa - Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds","isPartOf":{"@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2014-05-19T09:44:00+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-bergarako-real-seminario-patriotico-bascongado-delakoa\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-bergarako-real-seminario-patriotico-bascongado-delakoa\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-bergarako-real-seminario-patriotico-bascongado-delakoa\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Elkartea","item":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/category\/eu-elkartea\/"},{"@type":"ListItem","position":3,"name":"Historia","item":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/category\/eu-elkartea\/eu-historia\/"},{"@type":"ListItem","position":4,"name":"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Bergarako Real Seminario Patri\u00f3tico Bascongado delakoa"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/","name":"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds","description":"","publisher":{"@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#organization"},"potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#organization","name":"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds","url":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/bascongada.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/06\/logo.png","contentUrl":"https:\/\/bascongada.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/06\/logo.png","width":387,"height":79,"caption":"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds"},"image":{"@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#\/schema\/person\/217e3b3a0a9e476f970c405b6f5769c9","name":"Super User"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/85","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=85"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/85\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=85"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=85"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=85"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}