{"id":73,"date":"2014-05-19T11:36:00","date_gmt":"2014-05-19T09:36:00","guid":{"rendered":"https:\/\/bascongada.eus\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-amerika\/"},"modified":"2014-05-19T11:36:00","modified_gmt":"2014-05-19T09:36:00","slug":"euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-amerika","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-amerika\/","title":{"rendered":"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Amerika"},"content":{"rendered":"<p class=\"autor\">MONTSERRAT G\u00c1RATE OJANGUREN<br \/>Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerarioa<\/p>\n<p>Elkartea sortu ostean, Espainian eta Ameriketan hainbat elkarte ilustratu sortu ziren. Ilustrazioaren espiritua itsasoz bestalde zabaltzeko mugimenduaren baitan, deigarria da Kubako Santiagon, Habanan, Guatemalan eta Perun sortutako herrialdearen adiskideen elkarteetako bazkide batzuk Euskalerriaren Adiskidearen Elkartearen kide ere bazirela. Horretaz gainera, itsasoz bestalde, ideia ilustratuetan oinarritutako elkarteak sortu ziren, baina Mexikoren kasua aski berezia izan zen. Izan ere, Mexikon ez zen herrialdearen adiskideen elkarterik sortu; edonola ere, mexikar asko bilakatu ziren Elkartearen meritu oneko bazkide.<\/p>\n<p>Kuban, bi elkarte ilustratu sortu ziren: bata, Kubako Santiagon (1787), eta, bestea, Habanan (1792). Edonola ere, Real Sociedad Econ\u00f3mica de Amigos del Pa\u00eds de La Habana elkartearen jarduna soilik da kontuan hartzeko modukoa, nahiz eta Santiagokoaren ondoren sortu. Bi elkarteok harreman egonkorra izan zuten Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin. Kubako Santiagoko elkarteak, sortu eta handik gutxira, Bergarako Mintegiari irakasle bat eskatu zion haurren hezkuntza-programarako, bai eta liburuak ere, irakasleak irakasteko erabil zitzan.<\/p>\n<p>Dena den, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak harreman estuagoa izan zuen Sociedad Econ\u00f3mica de Amigos del Pa\u00eds de La Habana elkartearekin, elkarte horretako zenbait kide Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko bazkide ere izan baitziren. Elkarte honen meritu oneko bazkide izandako 63 kubatar bazkideak Habanan bizi ziren. Gehienak hiri horretan jaioak ziren, edo kreoleak ziren. Horien artean, gehienak merkatariak ziren, eta, gero, kopuru txikixeagoan, funtzionarioak (administrazioaren goi-karguei eta Habanako tabako-faktoriari lotuak) eta militarrak. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin zuten harremanak azaltzen du zergatik zeuden hainbeste kubatar ikasle Bergarako Mintegian (ikasle horietako gehienak bazkide horien semeak ziren).<\/p>\n<p>Peruren kasua eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin zuen harremana aski berezia da. Lohmann Villenak esandakoaren arabera, euskal elkarte ilustratuaren meritu oneko bazkideek oso jardun intelektual eredugarria izan zuten Perun: konprometitu egin ziren lurralde hartan ilustrazioaren babesean sortutako elkarteen zereginekin, basailuen zoriontasuna eta nazio osoaren garapen ekonomikoa bermatze aldera \u2014ilustrazioaren oinarrien arabera\u2014.Meritu oneko bazkide haiek oso eginkizun garrantzitsua izan zuten Diario de Lima eta Mercurio Peruano argitalpenetan. Bi argitalpen horiek kulturaren adierazpide izan ziren \u2014kultura oro har hartuta\u2014; bizitza intelektualari eta haien herrialdearen ongizateari lotutako alderdi ororekiko irekitasunaren adierazgarri ziren. Esate baterako, Mercurioren harpidedunen artean \u2014318 harpidedun ziren, gutxi gorabehera\u2014, 46 Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko bazkide ere baziren. Argi dago pertsona horiek eragin handia izan zutela garai hartako gizartean. Batzuk goi-funtzionarioak ziren; beste batzuk aristokratak; eta beste batzuk merkatariak. Goi-funtzionarioen artean zeuden, besteak beste, bi erregeorde (Guirior eta J\u00e1uregui), erregeorderriko tropen ikuskariorde nagusi bat, gero magistratu izan zena (Avil\u00e9s), Limako auzitegiko fiskal bat (Gorbea), Limako epaile bat (de la Mata) eta Limako hiru ministro. Aristokraziaren, hala tituludunaren nola ordena militarrekin sarituaren, taldekoek, aristokrata izateaz gain, erantzukizun handiko kargu politikoak bete zituzten, edo industria-jardueratan aritu ziren. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko 46 bazkideetatik, 10 Santiagoren Ordenako zaldunak ziren, eta 3 Kalatrabako zaldunak, eta 3 Karlos III.aren ordenako zaldun egin zituzten. Batzuek, horretaz gainera, noblezia-tituluak zituzten. Orobat egon ziren bazkideen artean, besteak beste, ontzi-jabeak eta Kontsulatuan karguak zituzten merkatariak.<\/p>\n<p>Edonola ere, talde bat besteetatik nabarmendu zen, pentsamoldearen eta literaturaren arloko dohainengatik, bai eta talentuagatik, irakaspenengatik, heziketa-mailagatik eta ideia aurreratuengatik ere. Talde handiena eta bikainena izan zen talde hori.<\/p>\n<p>Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko meritu oneko bazkide horietako gehienak Sociedad Acad\u00e9mica de Amantes de Lima (edo Real Sociedad de Amigos del Pa\u00eds Limano) elkarteko kide ere egin ziren. Mercurio Peruano argitalpena izan zen, hain zuzen ere, elkarte horren adierazpide gailena.<\/p>\n<p>Peruko hiriburutik kanpo ere egon ziren Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko zenbait kide. Zehazki, Arequipa hirian, Elkarteko 32 bazkide izan ziren. Lanbideari dagokionez, asko militarrak ziren, bai eta administrazioan lan egiten zuten gizonak eta elizbarrutiko kargu garrantzitsuak bete zituzten erlijioso gorenak ere. Horien artean, aipatzekoa da Juan Domingo de Zam\u00e1cola, haren obra idatzia nabarmentzeko modukoa baita. Hortaz, Elkarteko meritu oneko bazkide dezente izan ziren Arequipan, eta, halaber, Arequipako ikasle ugari izan ziren Bergarako Mintegi Abertzalean; hala nola, Cos\u00edo eta Urbicain, eta O&#8217;Phelan eta Recavarren, euskal bazkideen semeak.<\/p>\n<p>Pentsamolde ilustratuak Arequipan izan zuen hedapenari esker, Sociedad Mineral\u00f3gica de Arequipa sortu zen. Elkarte hori argi eta garbi zen ilustratua, eta helburutzat zuen meatzeak ikertzea eta ikerketaren bidez ustiapena sustatzea, &#8220;ugariagoak izaki, ez gaitezen izan Peruko baliabide naturalen administratzaile hutsak&#8221; \u2014horixe esaten zen haien helburuetan hitzez hitz\u2014.Zuzendaritza, hasieran, zazpi bazkidek osatzen zuten. Horietatik, bost Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko bazkideak ziren.<\/p>\n<p>Mexikori dagokionez, nabarmentzekoa da Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko bazkideen kopurua zinez handia izan zela: 500 baino gehiago. Harrigarria da, halaber, Mexikon ez zela sortu herrialdearen adiskideen elkarterik. Euskalerriaren Adiskideen Elakarteko kide egin ziren guztiek lotura jakin bat zuten Elkartearekin: lotura horren oinarria ez zen herrikide huts izatea, baizik eta familia-loturak eta ideal bertsuak izatea eta baterako ekintzak egitea.<\/p>\n<p>Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko meritu oneko kide egin zirenen taldeak eragin handia izan zuen Mexikon, arlo intelektualean, ekonomikoan eta politikoan. Talde horretako batzuk zientziaren eta humanitateen arloan nabarmendu ziren, eta, haien lanarekin eta pentsamenduarekin, kultura zabaltzen lagundu zuten (Alzate, Mart\u00ednez de Aguilera, Arregui, Elhuyar \u2014Mexikora joan zen, Meatzaritzako Eskolako zuzendari izateko\u2014, Lasaga, etab.). Haietako askok Espainia Berriko ekonomia aldatzen eta borboitarren erreformetara egokitzen lagundu zuten, erakundeetan bete zituzten karguen bidez; hala nola, Kontsulatuan (Basoco, Iratea, Icaza), aduanetan (Astigarreta), Espainia Berriko administrazioan (Bucareli erregeordea; Indietako Kontseiluko Villaurrutia epailea eta Viana epailea, Tepako kondea izan zena) eta udal gobernuetan (besteak beste, Goytia, Villasante eta Victorica alkate nagusiak). Halaber, horietako asko aritu ziren, Mexikoren independentziaren ostean, ekonomia nazionala antolatzen.<\/p>\n<p>Edonola ere, merkatarien taldea zen, ziur asko, nabarmenena. Horietako asko, ondasundunak, meatzariak eta abar izateaz gain, hainbat erakundetako gobernatzaileak eta administratzaileak ere baziren. Eragin nabarmena izan zuten Mexikoko ekonomian, eta partaidetza nabarmena izan zuten Kontsulatuko gobernu-organoetan, prioreen eta kontsulen karguak bereganatu baitzituzten.<\/p>\n<p>Buenos Aireseko bazkideen kopurua ezin da alderatu, esate baterako, Mexikoko bazkideen kopuru handiarekin. Edonola ere, Jos\u00e9 Maria Mar\u00edluz Urquijo historialariak azpimarratu zuenez, elizako goi-dignatarioak, goi-mailako administrazio-funtzionarioak eta handizkako merkataritzan ziharduten pertsonak biltzea lortu zuen Euskal Erriaren Adiskideen Elkarteak. Pertsona horiek guztiek xede bera zuten: bizi ziren lekuaren baldintza ekonomikoak, kulturalak eta sozialak hobetzea. Ekintza-gizonak ziren, praktikoak, eta gizartea aldatu nahi zuten, eta jakintza baliagarria zabaldu, bizi-baldintza hobeak lortzeko. Baina nortzuk egon ziren Euskalerriaren Adiskideen Elkarteari lotuta? Goi-funtzionarioen artean, aipatzekoak dira, besteak beste, erregeordeak (V\u00e9rtiz, del Pino, Avil\u00e9s), gobernadoreak (de la Mata Linares), burokratak (Albizuri), negozio-gizonak (Sarraeta \u2014zerga-biltzaile ordea izan zen, eta Elakarteko ordezkaria, Ugarterekin batera\u2014) eta merkatariak. Eta Elkartearen Kubako eta Mexikoko bazkideekin gertatu zen antzera, haien semeetako batzuk ere Bergarako Mintegiko ikasle izan ziren (hala nola, Manuel eta Mariano Sarraeta).<\/p>\n<p>Buenos Airesen ere ez zuten lortu herrialdearen elkarte ekonomiko bat sortzea, nahiz eta ahaleginak egin. Edonola ere, Buenos Airesen argitaratutako lehenengo egunkarian, Tel\u00e9grafo Mercantil, Rural, Pol\u00edtico-Econ\u00f3mico e Histori\u00f3grafo del R\u00edo de la Plata zeritzon horretan, artikulu bat jaso zen herrialdearen elkarte abertzaileei buruz, elkarte horiek zuten hedapenaren seinale. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko meritu oneko bazkide batzuek merkataritza askearen ideiak zabaltzen eta Kontsulatua sortzen parte hartu zuten, R\u00edo de la Platako erregeorderriko merkataritza bultzatzeko.<\/p>\n<p>Ameriketako beste herrialde batzuetan, hala nola Guatemalan, Mompoxen eta Puerto Ricon, ez zen Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko bazkiderik izan (edo, izatekotan, oso gutxi izan ziren; esaterako, Guatemalan, bakar bat identifikatu da). Dena den, ez dago zalantzarik eragina izan zutela herrialde horietan herrialdeko adiskideen elkarteak sortu zituztenean. Herrialde horietan, bazuten Euskalerriaren Adiskidden Elkartearen estatutuen eta helburuen berri. Are gehiago, elkarte ilustratuak sortu zituztenean, gogoan hartu zituzten estatutu eta helburu horiek, betiere leku bakoitzeko ezaugarriak eta egoerak kontuan hartuta.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h6><em>Bibliografia<\/em>:<\/h6>\n<hr \/>\n<h6>La Real Sociedad Bascongada y Am\u00e9rica. Fundaci\u00f3n BBV, colecci\u00f3n Documenta, Bilbao, 1992.<br \/>La RSBAP y M\u00e9jico. Actas del IV Seminario de Historia de la RSBAP, San Sebasti\u00e1n-Mexico, 1994.<\/h6>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>MONTSERRAT G\u00c1RATE OJANGURENEuskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerarioa Elkartea sortu ostean, Espainian eta Ameriketan hainbat elkarte ilustratu sortu ziren. Ilustrazioaren espiritua itsasoz bestalde zabaltzeko mugimenduaren baitan, deigarria da Kubako Santiagon, Habanan, Guatemalan eta Perun sortutako herrialdearen adiskideen elkarteetako bazkide batzuk Euskalerriaren Adiskidearen Elkartearen kide ere bazirela. Horretaz gainera, itsasoz bestalde, ideia ilustratuetan oinarritutako elkarteak sortu ziren, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":0,"comment_status":"","ping_status":"","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[15],"tags":[],"class_list":["post-73","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-eu-historia"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.1 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Amerika - Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-amerika\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Amerika - Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"MONTSERRAT G\u00c1RATE OJANGURENEuskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerarioa Elkartea sortu ostean, Espainian eta Ameriketan hainbat elkarte ilustratu sortu ziren. Ilustrazioaren espiritua itsasoz bestalde zabaltzeko mugimenduaren baitan, deigarria da Kubako Santiagon, Habanan, Guatemalan eta Perun sortutako herrialdearen adiskideen elkarteetako bazkide batzuk Euskalerriaren Adiskidearen Elkartearen kide ere bazirela. Horretaz gainera, itsasoz bestalde, ideia ilustratuetan oinarritutako elkarteak sortu ziren, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-amerika\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2014-05-19T09:36:00+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Super User\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"MONTSERRAT G\u00c1RATE\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-amerika\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-amerika\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Super User\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/217e3b3a0a9e476f970c405b6f5769c9\"},\"headline\":\"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Amerika\",\"datePublished\":\"2014-05-19T09:36:00+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-amerika\\\/\"},\"wordCount\":1220,\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"articleSection\":[\"Historia\"],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-amerika\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-amerika\\\/\",\"name\":\"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Amerika - Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2014-05-19T09:36:00+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-amerika\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-amerika\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-amerika\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Elkartea\",\"item\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/category\\\/eu-elkartea\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":3,\"name\":\"Historia\",\"item\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/category\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":4,\"name\":\"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Amerika\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds\",\"description\":\"\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds\",\"url\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/06\\\/logo.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/06\\\/logo.png\",\"width\":387,\"height\":79,\"caption\":\"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/217e3b3a0a9e476f970c405b6f5769c9\",\"name\":\"Super User\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Amerika - Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-amerika\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Amerika - Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds","og_description":"MONTSERRAT G\u00c1RATE OJANGURENEuskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerarioa Elkartea sortu ostean, Espainian eta Ameriketan hainbat elkarte ilustratu sortu ziren. Ilustrazioaren espiritua itsasoz bestalde zabaltzeko mugimenduaren baitan, deigarria da Kubako Santiagon, Habanan, Guatemalan eta Perun sortutako herrialdearen adiskideen elkarteetako bazkide batzuk Euskalerriaren Adiskidearen Elkartearen kide ere bazirela. Horretaz gainera, itsasoz bestalde, ideia ilustratuetan oinarritutako elkarteak sortu ziren, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-amerika\/","og_site_name":"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds","article_published_time":"2014-05-19T09:36:00+00:00","author":"Super User","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"MONTSERRAT G\u00c1RATE","Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-amerika\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-amerika\/"},"author":{"name":"Super User","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#\/schema\/person\/217e3b3a0a9e476f970c405b6f5769c9"},"headline":"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Amerika","datePublished":"2014-05-19T09:36:00+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-amerika\/"},"wordCount":1220,"publisher":{"@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#organization"},"articleSection":["Historia"],"inLanguage":"eu"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-amerika\/","url":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-amerika\/","name":"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Amerika - Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds","isPartOf":{"@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2014-05-19T09:36:00+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-amerika\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-amerika\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartea-eta-amerika\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Elkartea","item":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/category\/eu-elkartea\/"},{"@type":"ListItem","position":3,"name":"Historia","item":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/category\/eu-elkartea\/eu-historia\/"},{"@type":"ListItem","position":4,"name":"Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Amerika"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/","name":"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds","description":"","publisher":{"@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#organization"},"potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#organization","name":"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds","url":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/bascongada.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/06\/logo.png","contentUrl":"https:\/\/bascongada.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/06\/logo.png","width":387,"height":79,"caption":"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds"},"image":{"@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#\/schema\/person\/217e3b3a0a9e476f970c405b6f5769c9","name":"Super User"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/73","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=73"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/73\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=73"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=73"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=73"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}