{"id":69,"date":"2014-05-19T11:26:00","date_gmt":"2014-05-19T09:26:00","guid":{"rendered":"https:\/\/bascongada.eus\/euskalerriaren-adiskideen-elkartearen-sorrera\/"},"modified":"2014-05-19T11:26:00","modified_gmt":"2014-05-19T09:26:00","slug":"euskalerriaren-adiskideen-elkartearen-sorrera","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartearen-sorrera\/","title":{"rendered":"Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sorrera"},"content":{"rendered":"<p class=\"autor\">MONTSERRAT G\u00c1RATE OJANGUREN<br \/>Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerarioa<\/p>\n<p>Euskalerriaren Adiskideen Elkartea 1764an sortu zen, Azkoitiko Insausti jauregian zenbait urte lehenagotik egiten ziren solasaldien haritik. Pe\u00f1afloridako kondeak, Xabier Maria Munibek, bultzatu zituen solasaldi horiek, hain zuzen. Ilustratuen talde horri eta, batez ere, Pe\u00f1afloridako kondeari esker, Plan de una Sociedad econ\u00f3mica o academia de agricultura, ciencias y artes \u00fatiles y comercio delakoa egin zuten, eta, 1763an, Gipuzkoako Batzar Nagusietan aurkeztu, plan hori idatzi zutenek beren inguruko ekonomia sustatzeko zuten interesaren erakusgarri. Horrexegatik hartzen da Pe\u00f1afloridako kondea Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sortzailetzat, nahiz eta bakarra ez izan.<\/p>\n<p>Plana aurkeztu eta handik urtebetera, Gipuzkoako proiektu ilustratu horrek hiru euskal probintziak batzea lortu zuen, eta halaxe sortu zen Espainiako lehenengo sozietate ilustratua. Hiru esku batu (hirurak bat) dira bat-egite horren ikur. Salvador Carmonaren garai hartako grabatu batek irudikatu zituen hiru esku batu horiek. 250 urte igaro badira ere, oraindik ere erakundearen bizitzaren ardatz da bat-egite hori. Elkartearen estatutuen 1. artikuluan jaso zen: &#8220;Elkarte honen helburua Euskal Herriak Zientziekiko, Arte eta Letra Ederrekiko duen joera eta zaletasuna lantzea, ohiturak zuzendu eta fintzea eta euskaldunen arteko batasuna gehiago sustatzea da&#8221;.<\/p>\n<p>Euskalerriaren Adiskideen Elkartea gorpuzteko lehenengo ekintza garrantzitsuenetako bat izan zen Bergarako Errege Mintegia sortzea. 1776an sortutako erakunde hori ikerketaren eta irakaskuntzaren aitzindari izan zen Euskal Herrian. 1778an, kimika-laborategi bat ireki zuten. Laborategi horretan, Mintegiko irakasle Juan Jose eta Fausto Elhuyarren lanari esker, metal berri bat isolatzea lortu zuten, 1783an: wolframioa. Halaber, kimikako eta metalurgiako katedrak sortze aldera, izen handiko irakasleak kontratatu zituzten (besteak beste, Chabaneau fisikaria, Proust kimikaria eta Thunborg minerologoa). Era berean, Elkarteko kide batzuk atzerrira bidali zituzten ikastera, gero Mintegian irakasle izan zitezen. Hainbat lekutako ikasleek ikasi zuten Mintegian. Itsasoz bestaldeko ikasle ugari izan ziren Mintegian. Horietatik, gehienak Kubakoak ziren (31), gero Mexikokoak (21), eta gero Peru aldekoak (13).<\/p>\n<p>Hasieran, Elkarteak zenbait bazkide-kategoria izan zituen: numerarioak<br \/>(8 probintzia bakoitzeko) eta supernumerarioak eta meritu onekoak. Gaur egun, estatutu berriek ezabatu egin dute numerarioen kopuru mugatua. Bestalde, bazkide ugari atzerrikoak ziren, hots, Europakoak eta Ameriketakoak. Pertsona horiek, oro har, itzal handia zuten, besteak beste, jurisprudentziaren, diplomaziaren, zientziaren, literaturaren eta ekonomiaren arloan.<\/p>\n<p>Europako bazkideen artean, frantsesak izan ziren nagusi, eta, horien artean, batzuek ekarpenak egin zituzten metalurgiaren eta kimikaren arloan (Grignon, Rouelle, D&#8217;Arcet, Daubenton, Guyton de Morveau, Fourcroy, Vauquelin eta abar). Edonola ere, zalantzarik gabe, mexikar bazkideak izan ziren ugarienak. 1775ean, Elkarteak, orotara, 868 bazkide zituen Madrilen, C\u00e1dizen, Sevillan, Ameriketan eta Filipinetan, eta, horietatik, 500 baino gehiago mexikarrak ziren.<\/p>\n<p>Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak 250 urteko historia du, eta hiru etapa izan ditu. Lehenengo etapa lehenengo urteei dagokie; hau da, sortu zenetik, hots, 1764tik, XIX. mendearen hasierara arte. Pe\u00f1afloridako kondea 1785ean hil zen, eta, hurrengo urteetan, Bergarako Mintegiak eta Elkarteak makalaldi bat izan zuten, baina ez ziren desagertu. XIX. mendearen hasierako gatazka politikoak zirela-eta, Bascongada desagertu egin zen ia. Bergarako hezkuntza-erakundeak martxan jarraitu zuen, beste izen eta helburu batzuekin; Elkarteak, aldiz, ez. XIX. mendearen amaieran, ordea, euskaldun talde batek, Elkartea suspertzeko asmoz, berriro heldu zion aitzindarien espirituari, ilustratuen printzipioei jarraituz, baina unean uneko egoera kontuan hartuta. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen bigarren etapa deritzo aldi horri. XX. mendeko 30ko urteetan, Elkartearen jardunak behera egin zuen berriro ere. 1943an, ordea, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea berriro suspertu zen, indar dezenterekin suspertu ere, Jose Maria de Areilzaren etxean egindako bilera baten ostean. Bileraren helburua, hain justu ere, Elkarteari bizigarri eta bizi berria ematea zen. Izan ere, XX. mendean, Euskalerriaren Adiskideei zegokien, Mutrikoko konde zenaren hitzetan, &#8220;kultura salbatzea denboraren erasoetatik eta jendearen ezaxolatik&#8221;, hots, haiei zegokien Muniberen pentsamoldea eguneratzea, gure garaian kokatuz.<\/p>\n<p>Hortik aurrera, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak lanean jardun du gaur arte, hasierako helburuei jarraituz, baina estatutuak eta helburuak eguneratuta. Hasieran, bazkide numerarioen kopurua mugatua zen: zortzi numerario hiru probintzietako bakoitzeko. Muga hori, baina, bertan behera gelditu da, onuragarria baita merezimendu handiko pertsonek bazkide numerario izateko aukera izatea.<\/p>\n<p>Elkartearen egiturari dagokionez, hiru batzorde daude: batzorde bat probintzia bakoitzeko. Batzorde horien biltzar zuzendariak hiru urtetik behin hautatzen dira. Horretaz gainera, Elkarteak Batzar Orokor bat du. Batzar Orokor horrek ordezkatzen du Elkarte osoa, Elkartearen zuzendariaren lehendakaritzapean. Zuzendaria da Elkarteko lehendakaria, eta hiru urtetik behin hautatzen da.<\/p>\n<p>Gaur egun, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak, probintzia bakoitzean dituen batzordeez gain, bi ordezkaritza ditu: bata gortean, hasieran sortu zen bezala, eta, bestea, Mexikon; izan ere, gaur egun ere, XVIII. mendean bezala, hango bazkideek garrantzi handia dute.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h6><em>Bibliografia:<\/em><\/h6>\n<hr \/>\n<h6>Aguilar Pi\u00f1al, Francisco, Bibliograf\u00eda de la Real Sociedad Vascongada de los Amigos del Pa\u00eds en el siglo XVIII, San Sebasti\u00e1n, 1971.<br \/>Actas del I Seminarios de Historia de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds, en el Bicentenario de la muerte del Conde de Pe\u00f1aflorida, 1785-1985, San Sebasti\u00e1n 1986.<br \/>Actas del II Seminario de Historia de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds, San Sebasti\u00e1n.<br \/>La Real Sociedad Bascongada y Am\u00e9rica, III Seminario de Historia de la RSBAP, Fundaci\u00f3n BBV, Documenta, Bilbao, 1992.<br \/>La RSBAP y M\u00e9xico, IV Seminario de Historia de la Bascongada, San Sebasti\u00e1n-M\u00e9xico, 1994.<br \/>La RSBAP y Europa, V Seminario de Historia de la RSBAP, Madrid, 1999.<br \/>Urquijo, Ignacio: &#8220;Discurso pronunciado en el sal\u00f3n del Seminario de Vergara el 27 de setiembre de 1964, por D. Ignacio de Urquijo, Embajador de Espa\u00f1a. Los primeros tiempos de la Real Sociedad y su repercusi\u00f3n&#8221;, San Sebasti\u00e1n, 1964.<br \/>Felipe Lorenzo, Emilio: &#8220;El Real Seminario Bascongado de Vergara y sus alumnos de Ultramar&#8221;, Am\u00e9rica y los Vascos. Presencia vasca en Am\u00e9rica, Gobierno Vasco, San Sebast\u00edan, 1991, pp. 223-236.<br \/>Mart\u00ednez, Juli\u00e1n: Filiaci\u00f3n de los seminaristas del Real Seminario Patri\u00f3tico Bascongado y de Nobles de Vergara, San Sebasti\u00e1n, 1972.<br \/>Recarte, Mar\u00eda Teresa: Ilustraci\u00f3n vasca y renovaci\u00f3n educativa, Colecci\u00f3n Ilustraci\u00f3n vasca, Salamanca, 1990.<\/h6>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>MONTSERRAT G\u00c1RATE OJANGURENEuskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerarioa Euskalerriaren Adiskideen Elkartea 1764an sortu zen, Azkoitiko Insausti jauregian zenbait urte lehenagotik egiten ziren solasaldien haritik. Pe\u00f1afloridako kondeak, Xabier Maria Munibek, bultzatu zituen solasaldi horiek, hain zuzen. Ilustratuen talde horri eta, batez ere, Pe\u00f1afloridako kondeari esker, Plan de una Sociedad econ\u00f3mica o academia de agricultura, ciencias y artes [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":0,"comment_status":"","ping_status":"","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[15],"tags":[],"class_list":["post-69","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-eu-historia"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.1 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sorrera - Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartearen-sorrera\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sorrera - Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"MONTSERRAT G\u00c1RATE OJANGURENEuskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerarioa Euskalerriaren Adiskideen Elkartea 1764an sortu zen, Azkoitiko Insausti jauregian zenbait urte lehenagotik egiten ziren solasaldien haritik. Pe\u00f1afloridako kondeak, Xabier Maria Munibek, bultzatu zituen solasaldi horiek, hain zuzen. Ilustratuen talde horri eta, batez ere, Pe\u00f1afloridako kondeari esker, Plan de una Sociedad econ\u00f3mica o academia de agricultura, ciencias y artes [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartearen-sorrera\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2014-05-19T09:26:00+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Super User\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"MONTSERRAT G\u00c1RATE\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartearen-sorrera\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartearen-sorrera\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Super User\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/217e3b3a0a9e476f970c405b6f5769c9\"},\"headline\":\"Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sorrera\",\"datePublished\":\"2014-05-19T09:26:00+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartearen-sorrera\\\/\"},\"wordCount\":938,\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"articleSection\":[\"Historia\"],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartearen-sorrera\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartearen-sorrera\\\/\",\"name\":\"Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sorrera - Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2014-05-19T09:26:00+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartearen-sorrera\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartearen-sorrera\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/euskalerriaren-adiskideen-elkartearen-sorrera\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Elkartea\",\"item\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/category\\\/eu-elkartea\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":3,\"name\":\"Historia\",\"item\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/category\\\/eu-elkartea\\\/eu-historia\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":4,\"name\":\"Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sorrera\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds\",\"description\":\"\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds\",\"url\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/06\\\/logo.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/06\\\/logo.png\",\"width\":387,\"height\":79,\"caption\":\"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/bascongada.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/217e3b3a0a9e476f970c405b6f5769c9\",\"name\":\"Super User\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sorrera - Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartearen-sorrera\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sorrera - Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds","og_description":"MONTSERRAT G\u00c1RATE OJANGURENEuskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerarioa Euskalerriaren Adiskideen Elkartea 1764an sortu zen, Azkoitiko Insausti jauregian zenbait urte lehenagotik egiten ziren solasaldien haritik. Pe\u00f1afloridako kondeak, Xabier Maria Munibek, bultzatu zituen solasaldi horiek, hain zuzen. Ilustratuen talde horri eta, batez ere, Pe\u00f1afloridako kondeari esker, Plan de una Sociedad econ\u00f3mica o academia de agricultura, ciencias y artes [&hellip;]","og_url":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartearen-sorrera\/","og_site_name":"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds","article_published_time":"2014-05-19T09:26:00+00:00","author":"Super User","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"MONTSERRAT G\u00c1RATE","Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartearen-sorrera\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartearen-sorrera\/"},"author":{"name":"Super User","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#\/schema\/person\/217e3b3a0a9e476f970c405b6f5769c9"},"headline":"Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sorrera","datePublished":"2014-05-19T09:26:00+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartearen-sorrera\/"},"wordCount":938,"publisher":{"@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#organization"},"articleSection":["Historia"],"inLanguage":"eu"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartearen-sorrera\/","url":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartearen-sorrera\/","name":"Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sorrera - Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds","isPartOf":{"@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2014-05-19T09:26:00+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartearen-sorrera\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartearen-sorrera\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/eu-elkartea\/eu-historia\/euskalerriaren-adiskideen-elkartearen-sorrera\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Elkartea","item":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/category\/eu-elkartea\/"},{"@type":"ListItem","position":3,"name":"Historia","item":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/category\/eu-elkartea\/eu-historia\/"},{"@type":"ListItem","position":4,"name":"Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sorrera"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/","name":"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds","description":"","publisher":{"@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#organization"},"potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#organization","name":"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds","url":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/bascongada.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/06\/logo.png","contentUrl":"https:\/\/bascongada.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/06\/logo.png","width":387,"height":79,"caption":"Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa\u00eds"},"image":{"@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/#\/schema\/person\/217e3b3a0a9e476f970c405b6f5769c9","name":"Super User"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/69","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=69"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/69\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=69"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=69"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bascongada.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=69"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}