Rocaverdeko markesen artxibategia
Familia-artxibategi bat da. Leonardo de Moyua Alzaga, Leo de Silka ezizenez ezagunagoa, hil zenean (1920an) jaso zuen Elkarteak artxibategi hori, bai eta haren pianoa eta erretratua ere, haren alargunak emanda. Funtsean, dokumentu pribatuak ditu. Dokumentu horiek, baina, interes handikoak dira Gipuzkoarako, familia horri lotutako abizenek garrantzi handia baitute. Abizen horietako batzuk dira Ayerdi, Moyua, Tompes, Amézqueta, Lopeola, Alzaga, Emparán, Adarraga eta Mazarredo. Orobat ditu dokumentu publiko batzuk, familiako kide batzuek bete zituzten karguei lotuak.