Argitalpenak

Peñafloridako kondeen eta Fontellaseko markesen artxibategia

Elkartearen sortzaile Frantzisko Xabier Munibe Idiakez (1729-1785) Peñafloridako X. kondearen familiaren artxibategia da.

157 paper-sorta eta kutxa ditu, eta 4.000 dokumentu-unitate baino gehiago. 3 euskal-nafar familiaren dokumentuak jasotzen ditu. Familia horiek XIX. mendearen erdialdean egin zuten bat, Francisco Javier de Mendizabal Argaiz (1841-1910) donostiarraren bidez; izan ere, aita Mendizabalen ondarea eta osaba-aitona Víctor Munibe Aranguren Peñafloridako XIII. kondearen oinordetza batu zituen, azken hori ondorengorik gabe 1874an hil zenean, eta, ama Luisa de Argaiz Muniberen aldetik, Tuterako merindadeko Argaizen ondarea jaso zuen, haren osaba Javier Paulino de Argaiz Munibe hil zenean.

Familia horiek maiorazko handiak zituztenez, funts horretan, hauen guztien etxeen dokumentuak daude: Mendizabal, Vildosola, Pérez de Isaba, Ansorena-Garayoa, Argaiz, Galdeano, Jaso, Azpilcueta, Arlas, Remírez de Asiain, Munibe, Arancibia-Sasiola, Eguino-Isasaga, Ugarte, Zaldivar, Mallea, Araiz, Arrazubia, Insausti, Escalante, Ibarra-Elormendi, Astigarribia, Gaviola eta Maspe.

Artxibategi horrek inbentario digitalizatu bat du, eta funtsak erabat digitalizatuta daude.

logo-ikurra2

EUSKALERRIAREN ADISKIDEEN ELKARTEKO ZUZENDARITZA

Intsausti Jauregia
P.K. 105 – 20720 AZKOITIA
Tel. 943 285 577
E-posta: intsausti.rsbap@gmail.com

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our Privacy Policy.

I accept cookies from this site