Argitalpenak

Beste argitalpen batzuk

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak, euskal kultura zabaltzeko eginahalean, hainbat liburu argitaratu ditu batzordeetako bakoitzean eta gorteko eta Mexikoko ordezkaritzetan. Horren adibide dira José Garmendia Arruebarrenaren Guía de vascos en el Archivo General de Sevilla, Emilio Palacios Fernándezen koordinaziopean argitaratutako "Memoria del Exilio Vasco. Cultura, pensamiento y literatura de los escritores transterrados en 1939" (2000), Antonio Astorgano Abajoren "La Literatura de los jesuitas vascos expulsos (1767-1815)" (2009), eta Julián Serranoren "José Mª de Odriozola y Oñativia (1782-1864). De las bellas arte a las ciencias matemáticas y físicas" (2009).

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak, halaber, hainbat bilduma plazaratu ditu. Esate baterako, "Colección Ilustración Vasca": 1990an hasi zen, eta Ángel Goicoetxea Marcaidaren "La Botánica y los Naturalistas en la Ilustración Vasca" izan zen argitaratutako lehenengo lana. "Estudios e Informes" bilduma: Antón Azconaren "Problemática del agua y de los residuos sólidos en las Corporaciones Locales" izan zen argitaratutako lehenengo lana. "Colección Lanak": 1994an hasi zen, eta Baskongadaren Bizkaiko bazkideen jendaurreko mintzaldiak jasotzen ditu. Colección "Hitzez Hitz" Bilduma: lehenengo zenbakian, Euskal Kultura Gaiak izan ziren aztergai, eta idazle hauen lanak jaso ziren: Julio Caro Baroja, Vicente Palacio Atard, Leandro Silván, Antonio Tovar eta Francisco Yndurain. Eta "Colección EKINTZAK": 5. zenbakiak "La Generación del 98" izan zuen aztergai.

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak mintegien eta topaketen agiriak argitaratu ditu: "Actas de la IIIª Semana de la Delegación en Corte", gaitzat zuena "De Bellas Letras y Artes en Euskalherria, hoy", Guadalupe Rubio de Urquíak zuzendua (gorteko ordezkaritza, 1994); "Iºs Encuentros sobre Historia. Siglo XVIII" (Gasteiz, 1999); "Aulas de Bioética", 2000az geroztik egiten diren Bioetikako Jardunaldien baitan antolatuak (Gipuzkoako Batzordea); "Jornadas Vizcaya ante el s. XXI/ Bizkaia XXI mende aurrez" jardunaldiak; edo "Congreso Ilustración, Ilustraciones"eta "XI Congreso de la Sociedad Española de Historia de las Ciencias y de las Técnicas", Intsausti jauregian eginak, 2007 eta 2011n.

Aldizkariak: "Estudios Vizcaínos. Revista del Centro de Estudios Históricos de Vizcaya", lehenengo aldiz Bilbon argitaratua, 1970ean, Andrés Eliseo Mañaricua Nueren zuzendaritzapean; eta "Munibe" aldizkaria, antropologiari, arkeologiari eta natur zientziei buruzkoa, gaur egun Aranzadi Zientzia Elkarteak kudeatzen duena.

1991n, Baskongada "Orria" informazio-orria hasi zen argitaratzen, bazkideei jakinarazteko hiru hilez behin zer jarduera egiten dituzten batzordeek eta gorteko ordezkaritzak. Argitalpen hori bertan behera utzi eta, horren ordez, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak urtean behin argitaratzen duen Buletinean jasotzen dira batzorde eta ordezkaritza horien jarduera-memoriak, eta idazkaritzak berehalako informazioa bidaltzen du aldizka-aldizka eta unean-unean, modu digitalean.

logo-ikurra2

EUSKALERRIAREN ADISKIDEEN ELKARTEKO ZUZENDARITZA

Intsausti Jauregia
P.K. 105 – 20720 AZKOITIA
Tel. 943 285 577
E-posta: intsausti.rsbap@gmail.com

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Para obtener más información sobre las cookies que utilizamos y cómo eliminarlas, consulte nuestra Política de Cookies.

Acepto las cookies de este sitio.