Argitalpenak

Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Buletina

José María Aycart Orbegozoren ikerlanaren arabera (El nacimiento de un Boletín, 2005-2006ko ikasturte-hasierako ekitaldi akademikorako idatzia), 1945ean sortu zen, Elkartearen "hirugarren aldi" deritzonaren hasieran (1943). Buletina euskal kultura zabaltzeko sortu zen, bai eta euskal kulturaren jardunari oihartzuna emateko ere.

Ikerlan horren hitzaurrean esaten denez, XVIII. mendearen erdialdetik, Elkartearen jardunak, iraultzen eta gerren erruz bi etenaldi izan arren, eutsi egin dio, urteetan zehar, Peñafloridaren espiritu aldaezinari; izan ere, "Peñafloridak sugar bat piztu zuen, eta sugar horrek argia eta beroa ematen jarraitzen du euskaldunen etxeetan eta gure herrialdeko jendearen gogoan".

Elkartea sortu eta handik bi mendera, inoiz ez bezalako gerra baten erruz espiritualki eta materialki suntsitutako mundu batean, berriz sortu zen bizitza kultural eta zientifiko bat, ñabarduraz eta asmoz josia, galdutako denbora-tartea berreskuratu nahi zuena. Antzinako lanari ildo eta material berriekin jarraipena emateko asmoz sortu zen Buletina. Lehenengo buletinean, Julio de Urquijok idatzitako "M. de la Chabeaussiêre, junior, Amigo del País y de los vascos" artikulua agertu zen, bai eta Peñafloridako kondearen beraren "Denominaciones de la Ofita en vascuence" ere.

Sortu zenetik, eta Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiarekiko (CSIC) loturari esker, eskubidea zuten buletinean zenbait artikulu euskaraz argitaratzeko. Beste kultura-arlo batzuetan, ordea, debekatuta zegoen euskara erabiltzea.

logo-ikurra2

EUSKALERRIAREN ADISKIDEEN ELKARTEKO ZUZENDARITZA

Intsausti Jauregia
P.K. 105 – 20720 AZKOITIA
Tel. 943 285 577
E-posta: intsausti.rsbap@gmail.com

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Para obtener más información sobre las cookies que utilizamos y cómo eliminarlas, consulte nuestra Política de Cookies.

Acepto las cookies de este sitio.