Etorkizunari begira

Elementuen Taula Periodikoa

Jaitsi pdf-a

EUSKALERRIAREN ADISKIDEEN ELKARTEA (1764-2014) 250.urteurrena

XVIII . mendearen erdialdean euskaldun gazte talde bat, «Azkoitiko Zalduntxoak» deitua, Gipuzkoako hiri honetan hasi zen batzartzen Euskal Herriko hezkuntza, kultura, ekonomia, zientziak eta, oro har, aurrerapena bultzatzeko asmoz. Elkarretaraldi hauen fruitutzat, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zen, Xabier Maria Munibe Idiakez, Peñaf loridako kondearen zuzendaritzapean. Hortaz, 1765eko apirilaren 8an Carlos III erregeak Elkartea onetsi zuen, Erret Elkartea titulua emanez.
Estatutuen arabera «Elkarte honen helburua Euskaldun Nazioak Zientzietarako, Letra Ederretarako eta Arteetarako duen joera eta zaletasuna lantzea da, haren ohiturak zuzendu eta leuntzea, alferkeria, ezjakintasuna eta hauen ondorio galgarriak baztertu eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herrialde euskaldunen arteko batasuna areagotzea».

1776ko azaroaren 4an Bergarako Erret Mintegi Euskalduna inauguratu zen eta berau, Espainian ikertzeko helburuz sorturiko lehenbiziko erakundeetako bat izanik, oraingo Ingeniarien Eskolen aintzindari dugu. 1778an Mintegi horretan Kimika-Laborategia antolatu eta bertan Lurpeko Zientziak, Fisika, Metalurgia, Mineralogia eta Kimika ikasketak hasi ziren eskaintzen. Urte berean Mintegira François Chabaneau fisikari frantziarra eta Joseph Louis Proust kimikaria heldu ziren; azken honek hor unibertsitate mailako ikastaro bat eman zuen lehenbiziko aldiz Espainian. Bestalde, Chabaneauk 1782an platinoa xaflakor bihurtzea lortu zuen.

Elkarteak bere bazkideen hezkuntza osatzeko, horiek zientzia maila goreneko europar ikastegietara bidali zituen. Horrela, Elkarte honen kide bik, Juan Jose eta Fausto Elhuyar anaiek, Bergarako Laborategi Kimikoan wolframioa isolatzea lortu zuten 1783an.

1787an Anders Nicolau Tunborg kimikari suediarra joan zen Bergarara, eta platinozko pieza batzuk lantzea lortu zuen.
Mintegiaren jarduerak 1794an amaitu egin ziren, Bergara Konbentzioko tropa frantsesek hartu zutenean.

«Irurac Bat» lemapean, Euskalerriaren Adiskideen Erret Elkarteak bere sortzaileen izpiritua bizirik gorde du bere Batzorde eta Ordezkaritzen bitartez.

 

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA

Euskal Herriko unibertsitate-irakaskuntzaren sorburu urrunena Oñatiko Unibertsitate zaharra izan zen, Rodrigo Mercado de Zuazola jaunak sortua. 1540an fundatua, 1542an hasi zuen bere jarduera Hernaniko hirian, handik 1548an Oñatiko udalerrira joateko. Han Teologia, Legeak, Kanonak, Arteak eta Medikuntza irakasgaiak eskaintzen ziren. Urteen joan-etorrian gorabehera ugari izan ondoren, 1901an betiko itxi behar izan zituen bere ateak.

Aipatzek oa da, halaber , Bergar ak o Err et Min te gia, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kideek sortua. Ikasgune berritzaile honen xedeak llustrazioaren korronteetan txertaturik zeuden, eta Europatik helduriko zientzialari eta ikerketa-material aurreratuenak erakarri zituen, bere ikaslerik onenak, hezkuntza osatzeko, atzerrira bidaliz. Ikastegi honek 1779 eta 1793 artean izan zuen distiraldirik nabarmenena, eta Euskal Herriari hezkuntzarako gune aurrerazalea eskaini nahi zion, haren aurrerakada XIX. mendearen hasierako gatazka politikoengatik etenik gelditu arren.

Gorabehera askoren ondoren, 1968ko ekainaren 5/68 Lege Dekretuaren bidez Bilboko Unibertsitatea sortu zen, orduko «Garapen-Planen» markoan, aski ongi ikusten baitzen zer nolako hezkuntza eskari handia sortzen zen hasiz zihoazen hiriguneetan, irakaskuntzaren masifikazioaren arazoa eta hezkuntza sistema osoaren erabateko premia ere, 1970ko Hezkuntzarako Lege Nagusiaren bitartez konpondu nahi izan zena.

Bilboko Unibertsi tatea Ekonomi F akul tatear ekin eta Medikuntza eta Zientzietako Fakultate berriekin hasi zen ibilian, berezko unibertsitate-barrutirik izan gabe. Haren lehenbiziko errektorea Juan Echevarría Gangoiti jauna izan zen.

1980ko otsailar en 25ean B ilbok o Unibertsi tate hura Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/ EHU) bilakatzean, Euskal Autonomia Erkidegoaren unibertsitate-sistema publikoa eratu zen, une honetan hiru herrialde historikoetako unibertsitate-guneek eta gune erantsi gisa eraikitako Unibertsitate Eskola multzo handiak osatua.

2014. urte hasi eran, UPV/EHUk 45.425 ikasl e dauzka matrikulaturik bere hiru Campusetan: 8.365 (Araban), 25.233 (Bizkaian) eta 11.827 (Gipuzkoan); 5.683 irakasle eta ikertzaile eta 1.864 AZPko kide.

 

logo-ikurra2

EUSKALERRIAREN ADISKIDEEN ELKARTEKO ZUZENDARITZA

Intsausti Jauregia
P.K. 105 – 20720 AZKOITIA
Tel. 943 285 577
E-posta: intsausti.rsbap@gmail.com

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our Privacy Policy.

I accept cookies from this site