PUBLICACIONES

EGAN. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen literatura aldizkaria

EGAN aldizkariaren garai berria

Egan literatur aldizkaria da, eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak 1948. urtetik argitaratzen du. 1953an hasi zen euskara hutsez argitaratzen, Antonio Arruek, Aingeru Irigaraik eta Koldo Mitxelenak aldizkariaren zuzendaritza hartu zutenean. Ordutik Egan euskara hutsezko aldizkaria da.

Aldizkariaren ibilbidean aldi berri bat zabaldu nahi da, eta Egan aldizkari zientifikoen artean kokatu. Xede hori erdieste aldera, Erredakzio Kontseilu sortu berria ahalegin berezia egiten ari da aldizkariaren kalitatea hobetzeko, batik bat edukiaren, hizkuntzaren eta estiloaren aldetik. Edukiaren arloan, binakako ebaluazio sistema (itsu bikoitza) erabiliko da; euskararen kalitatea zainduko da, eta testuak Euskaltzaindiaren arauetara egokituko dira; aldizkariaren estiloari dagokionez, jatorrizko idazlanak aurkezteko irizpideak ezarri dira eta argitalpenak bateratuko dira.

Asmo berri honetan, literatura arloko ikerketa-artikuluak bultzatu eta argitaratu nahi dira. Orobat aintzat hartuko dira literaturari buruzko doktore tesien laburpenak eta liburu aipamenak. Beste diziplina bati atxikiak izan arren, literaturarekin ageriko lotura izan dezaketen lanak ere argitaratuko dira.

Aldizkariaren bi ale argitaratzen dira paperean urtero. 2013. urtera arte argitaratutako aleak formatu digitalean ere irakurgai daude bi helbide hauetan: http://andima.armiarma.eus/egan/ (1948-1987), eta http://www.liburuklik.euskadi.eus (1989-2013). Alde horretatik ere bultzada berria eman nahi zaio aldizkariari, eta paperean ez ezik sarean ere argitaratu nahi da.

Egan aldizkariaren Erredakzio Kontseilua:
Zuzendaria: Koro Segurola Azkonobieta (EAE. Euskaltzaindia)
Erredakzio Arduraduna: Ana Gandara Sorarrain (UPV/EHU)
Iñaki Aldekoa (UPV/EHU)
Izaro Arroita Azkarate (UPV/EHU)
Beñat Sarasola Santamaria (UPV/EHU)
Joseba Sarrionandia Uribelarrea (Idazlea)
Juan Luis Zabala Artetxe (Idazlea. Itzultzailea)  

 

 

 

IDAZLANAK AURKEZTEKO JARRAIBIDEAK

 


 

logo-ikurra2

DIRECCION DE LA REAL SOCIEDAD BASCONGADA DE LOS AMIGOS DEL PAÍS

Palacio – Intsausti
Aptdo. 105 – 20720 AZKOITIA
Tel. 943 285 577
E-mail: intsausti.rsbap@gmail.com

Intranet

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our Privacy Policy.

I accept cookies from this site